San Juan bezperan txupinazoak iragarri zuen jaien hasiera, eta, ohi bezala, kuadrillek girotu zituzten festetako lehen orduak. 600 lagun inguru elkartu ziren Uarkapeko herri bazkarian 70 kilo paella jateko; bazpo jan zuten, makala lehen saiakeran igo zuten-eta. Ondoren, klasiko diren errementari-dantza, San Juan sua eta danborrada ohi bezain jendetsuak izan ziren, eta baita jaietako lehen entzierroa ere.
'Zeuk iñ zeuk jan': 500 lagun
San Juan egunean kiliki eta erraldoien erakustaldiak jende asko erakarri zuen, eta baita Arrasate Musikalek Amaia antzokian eskaini zuen kontzertuak ere –euri arriskuagatik ez zen Monterronen egin–. Hilaren 25ean, Eguzkilaruren bisitarekin haurrak izan ziren protagonista, eta aurten bereziki nabarmendu beharreko ekintza izan da, zalantza barik, Zeuk iñ zeuk jan herri bazkaria. 500 lagun elkartu ziren eta jendea kanpoan geratu zen; Portaloi ondoko plazatxoa txiki geratu da. Gauean, festak eztanda egin zuen Zea Mays eta Gatiburen kontzertuarekin.