Kuadrilla bakoitzeko sukaldari onenek prestatu dute jana, baina laguntzaileak ere izan dituzte. Dena den, gaurkoan, helburua ez da goi mailako menua prestatzea, lagunartean ondo pasatzea baizik.
Bazkari herrikoi honek urtetik urtera gero eta arrakasta gehiago du, iaz 380 pertsonak eman baitzuten izena, eta aurten 490 pertsona bildu dira. Udalaren eskutik, sagardoz busti dituzte ezpainak parte hartzaileentzako jarri duten kupeletik, eta, bazkalostean, bere izenari men eginez, The Postres taldeak alaitu du giroa.