Eguzkilaru iritsi da eta Arrasateko txikienek primeran pasa dute

Maialen Torres 2014ko eka. 25a, 17:00

Eguzkilaru eta herriko txikienen eguna izan da gaurkoa. Goizean goizetik, gustu guztietarako ekintzak izan dira haur eta gazte guneetan eta Eguzkilaruri ongi etorria egin diote eguerdian. Arratsalderako ere egitarau zabala prestatu dute Txatxilipurdikoek.

Herriko txikienek primeran pasa dute gaur. Izan ere, Eguzkilaru Arrasatera iritsi da eta horren harira, ekintzaz jositako egitaraua prestatu dute txatxilipurdikoek egun osorako. Goizeko 10:30etan jarri dute martxan haurren gunea Biteri plazan. Eskulan txokoa, itsasontziak, rokodromoa edota aurpegi margotzea izan dituzte aukeran. Gazteen gunea, berriz, Zaldibar frontoian izan da eta bertan balanze bike-ak, junping-a eta bola erraldoiak izan dira. Gainera, tatuaia gunea ere izan dute. Ondoren, 12:30etan, guztiek batera ongi etorria egin diote Eguzkilaruri eta denen laguntzaz igo dute makala. Giroa aparta izan da goizean zehar.

Haurrek bakarrik ez, gurasoek ere ondo pasa dute gaur, familia giroan hainbat ekintza egiteko aukera izan baitute. Gurasoek eskertu egiten dituzte haurrentzako ekintzak, beraientzako tartea eskaintzen baitie.

Goizeko ekintzez gain, egitarau zabala antolatu dute arratsalderako ere, besteak beste, apar jolasa Zaitegin, eta Pirritx Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, Monterron parkean. Aukera aparta, beraz, haur, gazte zein helduentzat eguna giro onean pasatzeko.

[ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak