Zapore eta doinu nahasketa aberatsa San Juan jaiei agur esateko

Maialen Torres 2014ko eka. 26a, 15:36

Gaur da jaien azken eguna eta oraindik badago zerekin gozatu. Eguerdian, Kulturartekotasun Azoka izan da Herriko Plazan eta kultura askotako jakiak dastatzeko aukera egon da.

Postu ugari egon dira plazan eta jendearen erantzuna ere parekoa izan da, arrasatearrek herriko plaza bete baitute. Besteak beste, Nepal edota Peruko jakiak izan dira azokan, baina gertuagoko platerak dastatzeko aukera ere izan da, Galiziako sukaldarien eskutik. Askok lehen aldiz egin dute topo urruneko zapore indartsuekin eta batzuentzat minegiak baziren ere, beste batzuentzat aurkikuntza interesgarria izan da gaurkoa.

Gainera, zaporeak bakarrik ez, kultura ezberdinetako doinuek ere egin dute topo Kulturarteko azokan. Izan ere, trikitixa eskolakoek erakustaldia egin dute eszenatokian eta, horren ondoren, azokan parte hartu dutenek euren kulturetako dantza tradizionalak ezagutarazi dituzte. Gaurkoan, beraz, kultura, hizkuntza, jaki eta doinuen arteko nahasketa aberatsa izan da, San Juan jaiei agur esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak