Beldurrak gurekin jai, erasotzaileak sutara lelopean egingo dute gaur arratsaldeko elkarretaratzea eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete, sexu erasoak ekiditeko ardura "guztiona" delako. Txosna Batzordearen arabera, erasoa ez da San Juan jaietan gertatu den ustezko eraso bakarra izan, eta horren aurrean guztion konpromisoa eskatu dute.