Bihar, ostera, haur eta gaztetxoen eguna izango da eta Eguzkilaruren bisita izango dute txikienek. Bitartean, baina, sanjuanekin disfrutatzeko aukera dago. Baita Goiena telebistaren bitartez ere. Gaur 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean Debagoiena zuzenean saioan ikusi ahal izango duzue atzoko gauak eta gaurko egunak eman duena, modu zabalago batean.