Hala ere, arrasatearrak astebukaeran hasi ziren San Juan jaiak ospatzen. Besteak beste, zapatuan Dragoi Jan herrikoia izan zen eta urteroko ohiturari jarraituz, jendetza batu zen txuletak afaltzeko. Ondoren, dagoeneko klasiko bihurtu den dragoi tribiala jokatu zuten. Ekaitz arriskua zela medio, aurtengo afaria Uarkapen izan zen, eta 300 pertsonatik gora bildu ziren.