Sanjuanak ondo janda hasteko kantu afaria eta Dragoi Jana [BARIKUA eta ZAPATUA]

Jon Berezibar 2014ko eka. 20a, 12:03

Kantu afaria izango da gaur Jose Letona plazan, 21:00etan. Norberak eroango ditu jatekoa, edatekoa eta kanturako gogoa, eta jai giroa jarriko du Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldeak.

Hirugarrenez egingo dute kantu afaria, orain hiru urte proposatutako ekimena indarra hartzen dabilen seinale. Udalak jarriko ditu mahaiak eta aulkiak, eta kantu-liburuak antolatzaileek. "Helburu nagusia ondo pasatzea da, guk musikariok oso ondo pasatzen dugu-eta. Kantu tradizionalak izango dira nagusi, baina egungoak ere sartuko ditugu", jakinarazi du Iñaki Barrenak, musika taldeko kideak.


Bihar dragoi txuletak

Bihar, ostera, Dragoi Jana izango da AEDren eta AEKren eskutik; 21:00etan, Herriko Plazan. Aurten ohi baino lehenago dator, baina betiko menuarekin: dragoi txuletak piperrekin; gazta eta menbrilloa; kafea eta tragoxka. 400 txartel jarri dituzte salgai AEDren eta AEKren egoitzetan eta Monte, Kajoi eta Irati tabernetan. Bihar ere erosi ahal izango dira plazan, afaria hasi arte (AEDko bazkideek eta AEK-ko ikasleek 8 euro; eta gainontzekoek, 10 euro).
Afalostean, 22:30ean, Dragoi Tribialean jolasteko aukera eta sorpresak izango direla iragarri dute antolatzaileek, eta 23:00etan, Txoborro magoaren ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak