Julian Sagasta organistaren omenezko liburua eta diskoa aurkeztu zuten atzo, goraino bete zen Arrasateko parrokian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 19a, 10:31

Julian Sagasta (Arrasate 1914-Erroma 2005) organista handiaren liburua eta diskoa aurkeztu zuten atzo, eguaztena, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian. Jose Antonio Aspiazu eta Xabier Ugarte aritu dira lanean buru-belarri eta eurek egin zuten aurkezpena: lehenak Sagastaren alde biografikoa laburtu zuen eta bigarrenak, berriz, musikari egin zion ekarpena. Amaitzeko Aitor Olea organista arrasatearrak –diskoa grabatu duenak– kontzertu labur bat eskaini zuen, bertaratu zirenen gozamenerako.

Hainbat liburu eta disko saldu zituzten atzo; prezio berezian jarri zuten. Gaur ezkero Arriaran prentsa dendan eta Ttukun fotokopia dendan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak