Enrike Letona: "Pozik gaude, baina mesfidantza puntu batekin"

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ekainaren 19a

Josu Uribetxeberriari baldintzapeko askatasuna eman ziotela jakin eta gutxira egin zituen adierazpenak Arrasateko ezker abertzaleko kide Enrike Letonak. Uribetxeberriak berak eta bere ingurukoek albistea "poztasunez hartu" zutela azaldu zuen, nahiz eta oraindik "mesfidantza puntu bati eusten" diotela aitortu. "Mendeku bat zegoen hor, baina ikusten dugu zentzu apur bat duen norbait ere badagoela gutxienez Audientzia Nazionalean", gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak