Josu Uribetxeberria aske, baldintzapean

Ubane Madera 2014ko eka. 18a, 15:19

Josu Uribetxeberria, joan den egubakoitzean, etxeko balkoitik manifestazioa ikusten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi du Josu Uribetxeberria arrasatearra; baldintzapean, hori bai. Auzitegi Nazionalaren esanetan, ezarritako azken zigorra "neurriz kanpokoa" da, kontuan hartuta Uribetxeberriak duen gaixotasun larria.

Berri agentziek diotenez, Ismael Moreno epailearen erabakia atzera bota du Auzitegi Nazionalaren Bigarren Salak. Hain justu, Moreno epaileak Uribetxeberriaren baldintzapeko askatasuna (2012an emandakoa) atzera bota zuen, 1986an Antonio Ramos guardia zibila Uribetxeberriak tirokatu zuenaren "zantzuak" zeudelakoan. Hala, Morenok erabaki zuen etxean preso egon behar zuela Uribetxeberriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak