Ezagutzen diren Arrasateko argazkirik zaharrenak, datorren astetik aurrera ikusgai

Txomin Madina Milikua 2014ko mai. 29a, 15:45

Ekainaren 6tik aurrera, ezagutzen diren Arrasateko argazki zaharrenak egongo dira ikusgai Kulturaten. Arrasate Zientzia Elkartekoek antolatu duen erakusketa honi 'Mondragoe Beirazko Plaketan' izena jarri diote eta izango dituen 108 argazkietan, agerian geratzen da azken 110 urte baino gehiagotan herriak izan duen bilakaera.

1896an egindako lehen Euskal Jaia, Antonio Canovas del Castilloren heriotza, uraren eta argindarraren etorrera... Gertarakari horiek eta beste hainbat jaso zituen bere garaian identifikatu gabe dagoen Mendia familiako kide batek bere argazki kamararekin. Urtetan utzita eta ahaztuta egon ostean, Anton Otaduik erreskatatu zituen, eta haren emazte Maria Urrutiak, Arrasate Zientzia elkarteari eman zion bilduma baldintza bakarrarekin: herrian bertan geratzea.

Mendia Fondoa izena jarri dio Arrasate Zientzia elkarteak bildumari eta orain arte ezagutzen diren Arrasateko argazki zaharrenak izanda, altxortzat jo dute zientzia elkartekoek fondoa. Data jakin ahal izan duten argazki zaharrena 1896koa da, eta argazkietan nabarmena da herriak izandako bilakaera. Arrasate Zientzia Elkarteko presidente Xabier Bengoaren esanetan, argazki bakoitzak garai hartako bizimoduaren informazio ugari ematen du: "Jakin daiteke, esaterako, zeintzuk ziren aberatsen eta herritar xumeen arropak. Edozein argazkik, milaka detaile daude".

Ekainaren 6tik aurrera, erakusketa

Ekainaren 6tik aurrera fondoa osatzen duten ia 500 negatibo eta argazkietatik 108 irudi Kulturatern jarriko dituzte ikusgai, Mondragoe Beirazko Plaketan izeneko erakusketan. Gaur egin dute erakusketaren aurkezpena, eta bertan Kepa Urteaga Arrasateko kultura zinegotziaren esanetan, argazki oso interesgarriak dira, esaterako,  gazteek garai bateko Arrasate ezagutu dezaten.

Uztailaren 6a arte egongo da erakusketa Kulturateko klaustroan, astelehentik zapatura, 17:30etik 20:30era. Arrasate Zientzia Elkartekoek gainera, erakusketako erretratuak eta beste hainbat jasotzen dituen liburu bate aterako dute, ekainaren 6an bertan aurkeztuko dutena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak