Puntu gutxiko finala izan da, nekeak eta urduritasunak izan dute zerikusia horretan, baina atzo bezala, zaleek azken bultzadatxoa eman diete Larreategiren mutilek. Arrasatekoek Mikel Arexolaleibaren baja zela-eta, atzo belaunean min hartu zuen, joko antolatzaile bakarrarekin, Ceciagarekin, jokatu behar izan dute. Eta hori gutxi balitz Ceciaga ez zegoen fisikoki ehuneko ehunean, hala ere, momentu erabakigarrietan taldearen erantzukizuna bere gain hartu du. MOTOKROSA: Cross country-a Oñatin.