Eskaparatetik bi telebistak lapurtu dituzte. Hau da, bertan jarrita zegoen beste elementurik –kamisetak eta disko zein liburuez osatutako saskia, besteak beste– ez dute ostu. Zeziagako langile ohi batek ez zuen gertatutakoa sinesten: "100 urtetan ez da ezer gertatu eta orain telebista batzuk jarri eta ikusi zer gertatu den... Harrigarria da. Herri erdi-erdian dago eta arraroa da inork ezer entzun ez izana".

Inauguruzio ekitalditik bi aste eskas pasa dira eta ordutik eguenetan zein egubakoitzetan eskaparate ondoan jartzen dute Gure Esku Dagokoek metroak zein kamisetak saltzeko mahaia, 19:00etatik 21:00etara.