Arrasateko merkatariek euskara ikasten dihardute

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mai. 16a, 11:28

Urtarrilean hasi zituzten ikastaroak eta hilabete honetan emango diete amaiera saioei. Astean bitan jasotzen dituzte klaseak merkatariek eta bi taldetan banatuta daude: euskaraz lehen urratsak ematen ari direnak daude batetik, eta bestetik, euskara maila hobetzen dihardutenak. Guztiak gustura daude saioek eman dutenarekin.

Pixkanaka-pixkanaka baina euskara ikasten ari dira Arrasateko hainbat merkatari. Urtarrilean hasi ziren klaseak jasotzen, Udalak Ibai Arterekin elkarlanean antolatutako saioetan, eta bi talde osatu zituzten. Talde batean euskararen munduan lehenengo urratsak ematen ari dira, eta bestean, aldiz, euren euskara maila hobetzen dihardute. Esaterako, Aitor Lizarasu Udal euskaltegiko irakaslearen saioetan euskaraz lehen urratsak ematen ari diren ikasleak daude eta bera gustura dago orain artekoak eman duenarekin.

Astean bitan elkartzen dira eguerdietan Kulturaten eta ikasleak ere oso pozik daude saioekin. Euren helburua da, ingurukoekin eta batez ere bezeroekin euskaraz lasai mintzatu ahal izatea.

Merkatarien artean gaztelaniarako joera saihesteko eta euskaraz lasai hitz egiten ikasteko, Aintzane Lasa euskara teknikariak azaldu du beraiek hizkuntza prestakuntza jasotzeko ikastaroak emateko deialdiak egiten jarraituko dutela.

Merkatari batzuk, beraz, ikasi edota hobetu dute euren euskara maila ikastaro horien bitartez. Eta aurrerantzean ere euskara ikasten jarraitzeko aukera izango dute Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak