Isabel Carrasco, Leongo Diputazioko presidentearen erailketa dela-eta, Ezker Anitza-IU Iratzarri-EKI alderdiak, bertan behera utzi du Leire Martinez eta Iñigo Martinez hautagaiek Arrasaten egin beharreko agerraldia.
Debagoienean egin behar zuten agerraldi bakarra zen gaurkoa baina Leongo Diputazioko presidentearen hilketaren berri izan ostean, bertan behera uztea erabaki dute.
Carrascok hiru tiro jaso ditu arratsaldean bere alderdiko egoitzara, PPren Leongo probintziako presidentea zen, zihoala. Bi lagun atxilotu dituzte heriotzarekin lotuta eta Espainiako Barne ministerioaren arabera, gai pertsonalekin lotura izan dezake tiroketak.