Mundu Solidarioa Helburu erakundeak bigarren eskuko arropa, liburu eta jostailuen postua ipini zuen; Serso San Viatorrek, Peruko eta Indiako bitxiena. Gainera, bidezko merkataritzaren nazioarteko eguna zela aintzat hartuta, horrelako produktuek ere bere lekua izan zuten Elkartasun azokan. Hori dena, jendearengan kontzientzia pizteko.