ALBISTEAK

80 emakumek egin zuten Takarraran berdintasunaren alde

Leire Kortabarria 2014ko maiatzaren 12a
Urtetik urtera goraka doa parte-hartzea Arrasateko Takarraran berdintasun lasterketan. Zapatuan, ia laurogei emakumek egin zuten korrika Arrasateko erdigunean, giro ezin hobean.

Emakumeen berdintasunaren aldeko Takarraran lasterketak seigarren urtea egin du, eta aurten, parte-hartzaile gazteenak hamalau urte eta nagusienak hirurogeita hamairu zituen. Amak, ama ez direnak, lagun taldeak, gazteak, nagusiak eta, oro har, denetariko emakumeak ibili ziren lasterketaren hiru kilometroak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak