Arizmendiarrietaren 7.000 dokumentu, sarean

Txomin Madina Milikua 2014ko mai. 9a, 20:13
Datorren astean egingo du Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak urteko batzar nagusia, eta gaur, bertako ordezkariek egindako agerraldian, azken urtean egindako lanen berri eman dute. Hala, aipatu dute besteak beste, landu duten liburutegi digitalari esker, Arizmendiarrietaren 7.000 dokumentu dagoeneko kontsultatu daitezkeela Interneten.

Arizmendiarrietaren dokumentuekin osatutako liburutegi digitala MUren webgunean kontsultatu daiteke dagoeneko, baina datorren aste hasieran estreinatuko duten elkartearen webgune eraberrituan eskuragarriago egongo da. Dena den, berau osatzen joateko asmoa ere adierazi dute elkarteko ordezkariek.

Azken urtean, beste hainbat proiektu ere eroan dituzte aurrera. Horietako bat, kooperatibismoaren aitaren gogoeta eta baloreen ingurukoa da. Horretarako, Arizmendiarrietaren  gogoeta liburutik 34 balore identifikatu dituzte, eta hainbat irizpide jarrituta, berauen sailkapena egin dute. Orain, balore horien hitzgia osatzen dihardtue, eta lan hau guztia, elkartearen webgunean sartu dute.

Gazteekin ere badabiltza lanean elkartekoak, eta horren adibide da maiatzaren 16an egingo duten AktiON jardunaldiaren bigarren edizioa. Honetaz  gain, enpresetan pertsonen parte-hartzea sustatzeko elkarlanean ere badabiltza hainbat erakunderekin. Zentzu horretan, Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu gura duten lege ekimen  baten lanean dabiltza.

Maiatzaren 14an, batzar nagusia

Datorren eguaztenean, maiatzaren 14an egingo dute urteko batzar nagusia Arizmendiarrietaren Lagunak elkartekoek, Batzarraren ostean, 19:00etan, hitzaldia eskainiko du El hombre cooperativo. El pensamiento de Arizmendiarrieta liburuaren idazlea den Joxe Azurmendik. Garaia Berrikuntza Gunean izango dira batzarra eta hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak