San Pankrazio ospatzeko, arrautza jaurtiketa

Miren Arregi Amasorrain 2014ko mai. 8a, 16:02
San Pankrazio eguna ospatzen dihardu gaur Mondragon Unibertsitateak eta urtero moduan arrautza jaurtiketa lehiaketa egin du. Aurten, arrautza jaurtiketaz gain, beste bi lehiaketa berri ere egin dituzte, bideojokuen diseinua eta robot lehiaketa hain zuzen ere. Giro ederrean pasatu dute goiza.

Urtero moduan, Industria Diseinuko Arrautza jaurtiketa antolatu du gaur Mondragon Unibertsitateak, San Pankrazio eguna ospatzen diharduten honetan. Lehiaketan, jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egiten duten eskolako ikasle eta irakasleen lana saritzen du unibertsitateak.15 metroko altueratik futbolzelairantz bota dituzte arrautzak eurek diseinatutako tramakuluetan. 80 bat pertsonak hartu dute parte, 5eko taldetan.

Hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte: apurtu gabe arrautza ahalik eta urrunen botatzea; prototipo berritzailea eta estetikoki erakargarria egitea eta hegada ikusgarria lortzea. Hiru kategoria egon dira, beraz:  Distantzia, diseinua eta hegaldi politena. Distantziaren kategorian onenak, MU Cube taldekoak izan dira; diseinu onenaren saria TxioTxio taldearendako izan da eta hegaldi politena, Apatamonasterio taldeak egin du.

Aurten, baina, berrikuntzekin hasi dute San Pankrazio eguna, beste bi lehiaketa ere egin baitituzte. Batetik bideojoku lehiaketa, eta bestetik, robot lasterketa. Robot lehiaketa telekomunikazioko 2. Eta 3. Mailako ikasleek zuzendu dute. Haririk gabeko robota garatu eta zirkuitua denbora gutxienean egin duen robotak irabazi du lehiaketa. Bideojoko onenaren atalari dagokionean esan, lau taldek hartu dutela parte eta bakoitzak berak sortutako jokua aurkeztu duela. Epaimahaiaren esanetan originaltasun handia egon da, jokuak adiktiboak ziren eta estresanteak ere bai. Ideiak orokorrean, politak ziren. Gravity Box taldeak irabazi du hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak