Aurrezkiak berreskuratzeko aldarrikapena, Mondragon Korporazioaren egoitzaren atarian

Imanol Gallego 2014ko mai. 8a, 15:55

Fagor Etxetresnetako eta Edesako 1.080 erretiratu eta langileren interesak ordezkatzen dituzten Ordaindu eta Eskuratu elkarteek manifestazio bateratua egin dute goizean Mondragon korporazioko egoitzara. Aurrezkiak berreskuratzea aldarrikatu dute.

Manifestazio bateratua egin dute elkarte biek, Biteri plazatik aterata. Erretiratuek Fagorren utzitako aurrezkiak bueltatzeko eskatzea izan da mobilizazioaren arrazoi nagusia baina, Mondragon korporazioaren egoitzara bidean, Fagorren eta Edesan lanpostua galdu zuten guztien alde ere egin dute. Dena den, bi plataformen helburu nagusia da kooperatibako buruekin negoziatzea.

Martitzenean, batzarra

Kooperatibaren "isiltasuna eta irmotasuna" ere salatu dituzte, baina aurreratu dute Ordaindu plataformako kideak Fagorreko presidente Josean Alustizarekin batzartuko direla martitzenean. Hala ere, orain arte moduan eta arazoari konponbide bat eman arte, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Korporazioaren egoitzaren atarian komunikatua irakurri eta gero, Laboral Kutxako egoitzaren aurretik ere igaro da manifestazioa. Horren ostean, beheranzko bidea hartu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak