Ordaindu plataformakoek Mondragon Korporazioko arduradunei negoziatzeko eskatu zieten

Jagoba Domingo 2014ko api. 30a, 15:51

Ordaindu plataformak manifestazioa egin zuen atzo mailegu merkantilen eta borondatezko ekarpenen gaineko auziaren egoera salatzeko. Ordainduko kideek Mondragon korporazioko agintariei mahaian eseri eta negoziatzeko eskaera luzatu diete beste behin.

Biteri plazan hasi zuten manifestazioak Laboral Kutxak Iturriotz kalean duen sukurtsalean izan zuen momentu gorena; izan ere, Ordainduren arabera Laboral Kutxako presidenteak, Txomin Garciak, zeresan handia izan du korporazioak hartutako erabakietan. Behin sukurtsalean, bozgorailu batekin, gaur egungo egoera azaldu zuten eta guztion konpromisoa eskatu zuten. Abokatuak lanean daudela esan zuten, eta plataformako kideek mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu. Egunero borrokan jarraituko dutela ere aldarrikatu zuten.

Maiatzaren 8an manifestazioa

Eskutan zaramatzaten pankartek argi adierazten zituzten euren eskakizunak: batetik, plataformako kideek euren aurrezkiak berreskuratu nahi dituztela berretsi zuten eta zeregin horretan ez dutela amorerik emango; eta bestetik, oraindik ere taldeko zuzendaritzarekin berba egiteko zain daudela ere azaldu zuten. Helburuak lortu bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela gaineratu zuten. Hurrengoa, maiatzaren 8an egingo dute, Basauriko langileek sorturiko Eskuraturekin batera. Biteri plazatik 11:00etan abiatuko dira eta Mondragon Korporazioaren egoitza nagusian amaituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak