Maiatzaren 1etik aurrera eroango dituzte abereak Kurtzetxikira

Txomin Madina Milikua 2014ko api. 29a, 17:23

Ohikoa izaten da da maiatza hastearekin batera baserrietako abereak mendiko larreetara eroatea eta horixe bera egingo dute eguenetiketik aurrera Arrasateko hainbat baserritarrek: orain gutxi arte pinudia zen Kurtzetxiki mendiko larreetara eroango dituzte euren behi eta behorrak.

Guztira hamar hektarea dituen lursailean 22 behi eta 5 behor egongo dira maiatzetik uztailera; udazkenean 150 ardi igoko dituzte. Abereek ura izan dezaten, Arrasateko Udalak sareko ura bideratu du Kurtzetxikira, eta kalitatezko bazka ere izango dute abereek. Baserritarren artean ekimenak izan duen erantzun ona azpimarratu dute Udaletik.

Asmoa da gainera, 2014an, Kurtzetxiki balioan jartzeko egitasmoaren barruan, bertara heltzeko ibilbidean zein tontorrean informazio panelak jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak