Astorek pilotarientzako arropa linea berria aurkeztu du

Jagoba Domingo 2014ko api. 29a, 16:21

Pilotako binakako txapelketako finala ate joka dago, eta gaur Arrasaten, Astorek pilotari profesionalen arropa berriak aurkeztu ditu. Kamiseta elegante eta erosoak direla azpimarratu dute eta aurkezpenean eskuz binakako finaleko lau pilotariak egon dira; Irujo-Barriola bikotea eta Olaizola-Aretxabaleta bikotea.

Pilotariez gain baina Aspe eta Asegarceko Iñaxio Errandonea eta Iñigo Salbidea egon dira bertan. Biek azpimarratu dute, Astore pilota munduan sartu zenetik 1988an, berau asko aldatu dela, eta duela urte batzuk partidu berean bi edo hiru kamiseta erabili behar bazituzten pilotari batzuek, oraingo kamisetekin askoz ere erosoago jokatzen dutela. Diseinuari dagokionez, Aspeko kamisetak, itxura klasikoagoa dute; Asegarceretan ostera, forma geometrikoek mugimendua islatzeko helburua dute. Hala ere, lau pilotariak pozik agertu dira kamiseten kalitate eta itxurarekin.

Arropa berriak datorren maiatzaren 4ean Bilbon jokatuko den finalean estreinatuko dituzte bikoteek, eta biek ala biek, garaipenarekin estreinatzea nahi dituzten arren, orain arte egindako lanarekin pozik agertu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak