Bergarako Candy eta Arrasateko Kiro-Robots enpresak bisitatu ditu gaur Jon Peli Uriguenek; Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak. Bisiten helburua, bi enpresen egoera eta jarduera lehenengo pertsonan ezagutzea izan da, enpresen beharrak entzuteko asmoz. Bisita Bergarako Candy etxetresna enpresan hasi du diputatuak. Ostean Arrasateko Garaia Berrikuntza gunera etorri da, eta Kiro Robotics enpresako kideekin bilera egin du. Enpresa gaztea den arren, 2011an jaio zen, medikuntzan oinarrituriko berrikuntzagatik apustua sendoa egin du.
Kiro Roboticsen bulegoetan, enpresaren nondik norakoak azaldu dizkiote diputatuari Aretxabaletara joan aurretik. Izan ere, Kiro Robotics enpresak Garaia Berrikuntza Gunean bulegoak dituen arren, Aretxabaletan ekoizten ditu makinak Mondragon Assenblyrekin elkarlanean. Diputatuak, sektore zail batean lehiatzen direla azpimarratu du eta egin duten esfortzua goraipatu du. Horrez gain, Gipuzkoan eta Debagoienean berrikuntzak duen garrantzia aipatu du eta etorkizunera begira gakoa izango da.