Giza-kateak Arrasateko alde zaharra zeharkatu du, ume, heldu eta sentsibilitate ezberdineko jendearekin. Kiliki eta Erraldoien konpartsa eta jan-edanak arrasater ugari erakarri ditu eta Castellers-en ikuskizuna ikusteko bete egin da herriko plaza.
Kataluniarrek ikuskizun aparta eskaini dute eta aho-zabalik laga dituzte plazara bildutako herritarrak. Aldarrikapenerako tarterik ere egon da: bi dorre egin dituzte eta Ikurrina eta Kataluniako Estelada banderak erakutsi dituzte, bi herrien erabakitze eskubidearen aldarrikapen gisa.