Asteburu honetarako zine emanaldi bikoitza prestatu dute gaztetxekoek. Bihar ostirala, Short Film Caravan film laburren emanaldia egingo dute arratsaldeko zazpitan gaztetxeko zinean. Etzi zapatua, Iruñean egingo den abortuaren legearen kontrako manifestazioan hartuko dute parte. Eta domekan, “La doctrina del shock” filma emango dute.
Datorren astean berriz, Porco Bravo taldearen kontzertua izango da gaztetxean; eta aste santutan, mendi irteera egingo dute asanbladako kideek. Egitarauko egun garrantzitsuena, apirilaren 26an helduko da. Gazte egunean, ondo pasatzeko ekintza desberdinak egingo dituzte.
Herri bazkariaz gain, olinpiadak, karropoteoa eta Estricalla eta The Capaces taldeen kontzertuak izango dira gazte egunean. Ordura arte baina, beste ekimen ugari izango dira... apirilaren 12an lehen sorospen ikastaroa egingo dute, eta hilaren an berriz Jabier Lertxundik “Kooperatibismoa eta autogestioa” hitzaldia eskainiko du.
Gazteek urte guztian zehar egiten duten lanaren aldarria zabaldu nahi dute apirileko ospakizun hauetan; eta horretarako antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dute.
Urte guztian bezala apirilean ere Kooltur ostegunak izango dira gaztetxean. Estatu Batuetatik Luther Russel etorriko da apirilaren 24ean, Inoren Ero Ni-ko lagunek hilaren 10ean joko dute... eta gaur bertan Izaki Gardenaken musikaz gozatzeko aukera izango da gaueko hamarretatik aurrera.