Gipuzkoa osoan, tarifa-bateratu sistema ezarri denetik, 60.000.000 bidaia baino gehiago egin dira garraio publikoan.
Arrasateko kasuari dagokionez, esan bezala, 157.597 izan dira guztira iazko martxotik aurtengo urtarrilera bitarteko bidaiak; horietariko 130.288, gainera txartelarekin ordaindu dira eta 27.309 izan dira, ostera, esku-dirutan ordaindutako bidaiak.
Horrez gain, 1.766 izan dira hiri-autobusaren erabiltzaileak.