Arrasateko Udal artxiboaren leku falta konpontzeko erabakia onartu zuten otsailaren 17an Tokiko Gobernu batzarrean. Momentu honetan artxiboa hainbat lekutan banatuta dago espazio falta dela eta, eta hori konpontzeko, Markuleteko 18. pabilioia egokituko dute urtean zehar.