Proposamen horren arabera ekarpenaren %15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste %55, berriz, 12 urterako bonuetan. Ondorioz, %30eko kita egongo litzateke.
Auzi-eske kolektiboa
Adicae elkarteak auzi-eske kolektiboa aurkeztu du Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuak erosi zituzten 71 kontsumitzaileren izenean. Litekeena da bihar baino lehen 71 horietakoren batek salaketa atzera botatzea eta Eroskiren eskaintzea onartzea edota epaiketaz kanpoko akordioren bat lortzea.
Eskaerak
Adicaek publizitate engainagarria egitea egotzi dio Eroskiri, eta BBVA finantza erakundeari eskatzen dio ekarpenen kontratuak bertan behera uztea, eta, ondorioz, bezeroei dirua itzultzea.
Fiskaltzak ez du gaiaz ezer esan, oraingoz.