Gabonetako Artisau Azoka, hilaren 23 eta 24an

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko abe. 20a, 12:22

Eskuartean izeneko taldea Arrasateko 12 artisauk osatutako taldea da. Gabonetako Artisau Azoka prestatzen ari dira eta hilaren 23an eta 24an Arrasateko Seber Altube Plazan egongo dira; 23an goiz eta arratsaldez eta 24an eguerdira arte. Bertan askotariko produktuak jarriko dituzte salgai eta zozketa solidario bat ere egingo dute.

Duela urtebete inguru sortu zuten Arrasaten Eskuartean taldea eta euren eskulanak eta tradiziozko artisautza bultzatzeko gogoz hasi ziren lanean. Taldea sortuta, azokak antolatzen hasi ziren; dagoeneko joan zen urteko Gabonetan egin zuten azoka bat, udaberrian ere bai beste bat eta baita San Juan jaietan ere.

Oraingoan, Gabonetako Artisau Azoka prestatzen ari dira. Hilaren 23an eta 24an Arrasateko Seber Altube Plazan egongo dira; 23an goiz eta arratsaldez eta 24an eguerdira arte eta bertan askotariko produktuak jarriko dituzte salgai. Guztira 16 postu jarriko dituzte eta azokan zozketa solidario bat ere egingo dute jasotako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankura bideratzeko.

Artisauak gustura daude horrelako azokek aukera ematen dietelako, besteak beste, euren lana erakusteko eta herritarrei bakarrak diren produktuak erosteko.

Vanessa Gonzalez Eskuartean taldeko kideak herritar guztiak animatu ditu azokara joan daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak