Informazioa kanpotik jasotzen dutela salatu dute Grumaleko langileek Arrasaten

Iure Eizagirre 2013ko abe. 12a, 15:11
Enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zenetik lehen aldiz, Grumaleko langileak Arrasaten izan dira gaur eta manifestazioa egin dute San Andresetik Mondragon Korporazioaren egoitza nagusira. Ehun langile inguruk egin dute ibilbidea Korporazioko arduradunei erantzukizuna eskatuz.

Patxi Isasmendi Grumaleko Enpresa Batzordeko presidenteak azaldu duenez, "enpresa normaltasunez ari da lanean", baina Fagor Etxetresnen filiala denez, hartzekodunen lehiaketan sartuta dago joan den asteaz geroztik. Inork ez duela langileekin hitz egin eta "guztiaren berri komunikabideen bitartez" jasotzen ari direla salatu dute Arrasatera etorritako ehun langile inguruk.

Ibilbidea MCC-Fagor. Biabilidade planak 148 langile kaleratzen ditu pankartaren atzean egin dute langileek eta Korporazioko kideei aurpegia emateko eskatu diote.

Kanpaldia datorren astean

Euren egoera arrasatearrei azaltzeko, kanpaldia egingo dute datorren martitzenetik aurrera Grumaleko langileek. Euren lanpostuak eta lan baldintzak bermatzea eskatzen duten langileak besterik ez direla argitu du Isasmendik manifestazioaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak