'Begira!! Arrasate' liburua aurkeztu du Zuztarrak Errotuz taldeak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 10a, 17:08
Atzo aurkeztu zuen Zuztarrak Errotuz taldeak 'Begira!! Arrasate' izeneko liburua. Iaz Kulturaten irekitako izen bereko erakusketan dago oinarrituta eta Arrasateko Udalaren laguntza izan dute kaleratzeko.

Arrasateko Zuztarrak Errotuz taldearen xedeetariko bat da herriko historiari buruzko jakinmina sortzea eta helburua lortzeko hainbat ekimen antolatzen dituzte, tartean, iaz Kulturaten egindako Begira!! Arrasate erakusketa. Eta horretan oinarrituta, liburua kaleratu berri dute.

Erakusketa bisitatu zuten herritar kopurua handia izan zen, eta hainbat eskari jaso zituzten gainera, Xabier Zubizarreta Zuztarrak Errotuz taldeko kideak gogora ekarri duenez. Hain zuzen ere, bertan jasotzen zen informazioa dokumentu bilakatzea.

Ideia hari buelta bat eman eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin argitaratu dute liburua. "Erakusketa izan zen bezala jasotzen da bertan", esan dute. Hori horrela, ia 100 orriko lanean erakusketa hartako panelak azaltzen dira eta baita baserriari zein herriari buruzko bestelako materiala ere.

Herriaren bilakaera historian

Oro har, herriak historian izandako bilakaera jasotzen du Begira!! Arrasate liburuak. Eta horretarako, ahalik eta esparru gehienak lantzen saiatu dira, dela herriaren sorrerari buruzko informazioa jasoz, kulturari zein kirolari buruzko zertzeladak emanez...

Eta liburuak, halaber, Huheziko irakasle Amaia Pavonek erakusketaren inguruan burututako bideoa ere ekartzen du bere baitan.

Zapatutik aurrera salgai

Zapatutik aurrera egongo da salgai Txukun dendan Zuztarrak Errotuzek Arrasateren gainean argitaratutako liburu berria, 10 eurotan. Baina gainera, datozen egunetan kalera ere irtengo dira elkarteko kideak liburua saltzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak