Gurasolandia gurasoendako jolas parkearen bigarren edizioa azaroaren 2tik 7ra egingo da Arrasateko gune ezberdinetan. Atzo aurkeztu zuen Txatxilipurdik ekimen berritzailea. Izan ere, Gurasolandiaren formatua eta izaera bakarrak dira Euskal Herrian. Berriz ere esan daiteke Arrasate aitzindaria dela halako egitasmoetan. Gainera, bigarren edizioa berritasunez josita dator: besteak beste, sare sozialen gaineko hitzaldia streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da www.guraso.com webgunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.