ALBISTEAK

Jarri dute Zaldibarrerako oinezkoen zubi berriaren egitura

Usoa Agirre 2011ko urtarrilaren 12a

Goizeko 10:00ak aldera hastekoa zuten lana azkenean 12:00ak aldera hasi dute, orduan iritsi baita ibaiaren alde batetik bestera jartzeko lehenengo habea. 12:30erako jarri dute lehenengo habe hori eta 13:00etan bigarrena. Bi habeen artean hormigoizko plakak jarri dituzte ondoren eta, hala, muntatuta geratu da zubiaren egitura nagusia. Ikusmina ere sortu du piezen muntaketak; inguruan zebiltzan herritarrek adi-adi jarraitu dituzte lanean ari zirenen mugimenduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak