ALBISTEAK

Kooltur ostegunak azken txanpan sartu da maiatzeko egitarauarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko maiatzaren 3a
Arrasateko Kooltur Ekintza taldeak dagoeneko gertatu du maiatzeko kontzertu egitaraua. Gaur hasiko dute maiatza, Adabegi taldearekin, eta ohiko ez den arren, bihar ere kontzertua izango dute: Matxura taldeak joko du gaztetxean. Maiatzarekin amaitutzat emango dute aurtengo ikasturtea. Taldekoak pozik daude emaitzarekin, gaztetxera jende berria erakarri izana nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak