Elkartasunak Seber Altube plaza hartu zuen zapatuan
Txomin Madina Milikua
2012ko maiatzaren 7a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harreman elkartearen eskutik ospatu zuten Elkartasun Eguna, 14. aldiz, eta mugimendu polita sortu zuen Seber Altube plazan. Bidezko merkataritzako produktuak erosten, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuak ezagutzen, tonbolan boletoak hartzen... premia larriak dituzten herrialdeei laguntzeko gogoz, asko izan ziren ospakizunarekin bat egin zutenak.