Konponbiderako preso eta iheslarien egoera konpontzea "ezinbestekoa" delako, dei berezia maiatzaren 19rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 9a, 19:02
None
Maiatzaren 19rako Euskal Herriko 'Herrira' mugimenduak euskal presoen alde prestatu duen aldarrikapen egunaren barruan Arrasaten antolatu denaren berri emateko agerraldi berezia egin dute Arrasateko plazan. Alkatea eta egungo zenbait zinegotzi zein zinegotzi ohi izan dira agerraldian –20 bat guztira–, hainbat presoen senide eta herritarrekin batera, euskal presoen giza eskubideak errespetaraztea helburu duen ekimenarekin bat egiteko. Hala, hilaren 19rako egitarau zabala prestatu dute: "Arrasaten zazpi orduz plaza betetzera goaz, herriko eragileen parte hartzearekin", diote. Ines Osinagak ere bat egin du ekimenarekin. Hemen bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak