Lagun bat hilda atera dute Gesalibarko Aldape baserriko hondakinen artetik

Usoa Agirre 2012ko mai. 11a, 11:52

None
Gesalibarko Aldape baserriko bizilagun bat hilda atera dute, beste bat ospitalera eroan dute eta hirugarrena hondakinen artetik atera nahian dabiltza. 07:15ean konturatu dira bizilagunak Aldape baserria hondoratuta zegoela. Poliziari abisatu diote, eta harrezkero bertan dira erreskate taldekoak bizilagunak atera nahian. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, senar-emazteak eta koinatua bizi dira bertan. Emaztea ateratzea lortu dute, larri, traumatismo ugarirekin. Senarra oraindik barruan dago, eta hirugarren bizilaguna ez dute lokalizatu momentuz. "Itxura txarra dauka kontuak", adierazi dute Herrizaingo Sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak