Gesalibarko Aldape baserriko bi bizilagun hil dira eta beste bat ospitalean da, gas leherketa baten ondorioz

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 11a, 14:28

None
Hildakoak dira: Jose Inazio Uriarte, 65 urtekoa, eta beronen koinata, Milagros Arana, 57 urtekoa. Eta ospitalera eroan dutena, buruko traumatismoekin, Izaskun Arana, 61 urtekoa, Jose Inazioren emaztea. Gaur goizeko 03:30ean gertatu da ezbeharra, Arrasateko Gesalibar auzoan. Gas leherketaren ondorioz Adape baserria erabat erautsita geratu da, birrinduta. Eta azpian harrapatu ditu hiru bizilagunak. Leherketak eragin duen burrunbak inguruko baserrietako bizilagunak esnarazi ditu, baina AHTko lanetako leherketa bat izango zelakoan ez diote kasurik egin. Eguna argitu duenean, ordea, ohartu dira gertatutakoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak