Irakurketa kolektibo batekin omendu zuten Txillardegi Arrasaten
Txomin Madina Milikua
2012ko maiatzaren 14a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 14an zendu zen Txillardegi idazle ezagun eta esanguratsua, eta egubakoitzean, AEDk antolatuta Arrasaten egindako ekitaldian, haren omenezko irakurketa kolektiboa egin zuten. 20 lagun inguruk hartu zuten parte bertan, eta idazlearen eleberri ezagunenen pasarteak irakurri zituzten. AEDko Eñaut Muxika zenuten hori, Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren pasarte bat irakurtzen.