Oraindik badago lekua Arizmendik antolatutako etxola jasangarrien gaineko ikastaroan izena emateko
Jokin Bereziartua Lizarazu
2012ko maiatzaren 16a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Zela lortu energia, eguzkia eta haizea erabilita? Zuk zeuk kalkulatu instalazioa eta zuk zeuk egin muntaketa". Energia berriztagarriak norberaren eskura, horixe da etzi hasiko den ikastaroaren funtsa. Izan ere, etxola jasangarriak norberak egiteko ikastaroa antolatu du Arizmendi ikastolak. Energia berriztagarriekin lan egiten duen Ekitermik enpresako Xabi Lizaur gazte arrasatearra izango da irakaslea.