Ikasleen senitarteko eta lagunez bete zen Amaia antzokia zapatuan, Arrasate Musikaleko ikasturte amaierako jaian. Guztira, 100 bat ikasle igo ziren taula gainera eta musikaz gain, dantza ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Egubakoitzeko kontzertua izan zen ikasturte amaierako kontzertu handia, baina oraindik datozen egunetarako beste zenbait ekintza ere badituzte musika eskolan: sokazko ikasleen kontzertua 18an, 18:30ean; klarinete kontzertua 19an, 18:30ean; tronboi, bonbardino eta tuba kontzertua 19an, 18:00etan; ikasleen kontzertua 20an, 18:30ean; eta kantuko kontzertua 22an, 17:30ean.