ALBISTEAK

Iñigo Arregiren 'Zeru ertzari begira' eskultura Trapagaranen

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 20a
Iñigo Arregi eskulturagile arrasatearra albiste da berriz ere, bere lan bat inauguratu berri baitute euskal eskulturagileen museo ireki bilakatu gura duten Trapagako Meatzaldea Goikoa parkean. Zeru ertzari begira da bere izena. Egindako lanarengatik zoriondu egin dute Arregi eta bera ere gustura geratu da emaitzarekin; "zoragarri" geratu dela kontatu digu. Horrekin eta Parisera eramandako bildumarekin izandako harrera onarekin, esan beharrik ez dago, momentu bikaina bizi duela Arrasatekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak