Itxi dute dagoeneko Musakolako sarrera-irteera: gidari asko, bide okerretik
Txomin Madina Milikua
2012ko ekainaren 28a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasatera sartzeko edo irteteko Musakolako errepidea erabiltzen duzuenok konturatuko zineten dagoeneko itxita dagoela errepidea. Esan behar da gainera itxiera iragarrita egon arren, gidari ugari ezustean harrapatu ditu. Osinakoa edo ospitalekoa, Takolokoa eta Mugarrietakoa dira orain ibilgailuz herrian sartu edo irtetzeko bide bakarrak.