Errozioa ospatuko dute domekan Al-Andalusek antolatuta
Arantzazu Ezkibel Galdos
2012ko ekainaren 29a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errozioa ospatuko dute domekan Arrasaten eta inguruan bizi diren andaluziarrek. Euskal Herri osotik etorritako 16 elkarte hartuko ditu Arrasateko al-Andaluz elkarteak Arruena parkean. Goizean hasiko dute jaia, eta egun osoan jarraituko dute dantzan eta kantuan. Aurtengoa, gainera, berezia izango da. Zazpi urtean behin egiten den moduan, Ama Birjina artzain jantzita aterako dute.