ALBISTEAK

Behargin bat hil da AHTko lanetan, Gesalibar auzoan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 12a
Abiadura Handiko Trenaren obretan langile bat hil egin da Gesalibar auzoan. Gizonezkoa da hil den behargina. Ertzaintzaren arabera, hormigoizko pieza bat erori zaio gainera, dobela delakoa. 15:45ean gertatu da istripua. Hasiera batean helikopteroa bidali behar zuten, zaurituta zegoelakoan. Baina hilda zegoela jakin dutenean, bertan behera utzi dute. Orain, gorpua erretiratzeko epailearen zain daude. Langilearen familiari gertatutakoaren berri eman ostean jakinaraziko dituzte hildakoaren gaineko datu gehiago. [Erreakzioak, albistearen barruan]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak