Axeri zubia botatzen hasi dira

Ander Monedero 2012ko uzt. 16a, 16:34
None
Gaur hasi dira Axerikoa edo San Isidro zubia botatzen. Obra arduradunak adierazi zuen bezala, lehergailuak erabili barik, mailua duen bi makinekin ari dira zubia botatzen. Eraikiko duten zubi berriak ez du arkurik izango: "Zulo hutsa izango da, ura azpitik pasa dadin". Atzerapenik ezean, abendura arte luzatuko dira lanak. Uholde arriskua ekiditeko, Eusko Jaurlaritzako ur agentziak zubia bota eta berria egingo du. Duen balio historikoagatik San Isidro zubia botatzearen kontra azaldu da Arrasate Zientzia elkartea, izan ere, elkarteak XVIII. mendeko zubia izan daitekeela uste du. Ur agentziako proiektuaren teknikari arduradunari, telefonoz zein idatziz, zubi horrek balio historiko handia duela jakinarazi zioten aspaldi, baina Eusko Jaurlaritzako ur agentziak proiektuarekin aurrera jarraitu du. Zubia Gasteiz eta Irun arteko errege-bideko zatia da, eta Arrasatek gordetzen duen zubi zaharrenetariko bat omen da. Arrasate Zientzia elkartekoen arabera, askotan eraberritu dute zubi historiko hori, baina orain arte jatorrizko egitura errespetatu dute. Zientzia elkarteak arrasatearrei zubia osatzen duten harri guztiak itzultzeko eskaera egin dio Jaurlaritzari, baina elkarteak ez du erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak