Bueltan da 'Eta hau, zergatik ez euskaraz?' kanpaina, gaztelera hutsezko informazioaren kontra

Asier Alkorta 2012ko uzt. 25a, 19:14

None
1985ean ekin zion AEDk 'Eta hau, zergatik ez euskaraz?' kanpainari. Hizkuntza eskubideen urraketaren aurrean protesta ekintza izan zen, informazioa gaztelera hutsean zabaltzeko ohitura zutenei begira. Idatziotan pegatina jarrita, kontzientziazio lan handia egin zen euskarazko informazioaren alde. Bada, azken asteotan Arrasateko alde zaharrean hainbat kartel eta idatzi gaztelera hutsean daudela ikusita, kanpainari berriro ere heltzea erabaki dute AEDkoek, biltegira joan eta 1985eko pegatina berberak aterata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak