Hunkituta, biktimak eta ikusleak; frankismoak Arrasaten emakumeei sufriarazitakoarekin

Jon Berezibar 2012ko ira. 19a, 18:19
None

Dokumentalak txalo beroak eta Amaia antzokian zeuden protagonistek omenaldi sentitua jaso zituzten atzo. Bete egin zuen atzo aretoa Intxorta 1937 kultur elkartearen azken lana ikusteko. 36ko gerra hasi zenean, gerran bertan eta ostean emakumeek jasandako krudelkeria eta errepresioa handia izan zen Arrasaten. Frankismoak familietan eragindako zaurien lekukotza ematen dute biktimek; ahaztu ez dadin. Garai latz horien gazi zein gozoak kontatu zituzten dokumentalean herriko 15 emakumek, ikusleen hunkimendurako. DVDa Intxorta.org-en eta Eya, Txukun eta Eroskiko kioskoan eskura daiteke. Frankistekin gorriak ikusi zituzten ama eta amonak joanak dira baina haien alaba eta senide askok gogoan oso bizirik daukate oraindik ama, izeba eta senideek bizitako irain, tratu txar eta bazterketa. Frankismoak zauri sakonak eragin zituen-eta Arrasateko familietan. Kontakizuna gizonen ahotik behin eta berriz egin da, emakumeena ez da hain entzuna izan. Zenbait emakumek Intxorta 1937 Kultur elkartekoei kontatu dizkiete bizipen latzak eta atzoko erakustitako dokumentalean jaso. DVDak 15 emakume eta gizon baten –haren amaren bizipenak kontatzen ditu– bizipenak jasotzen ditu. Juanita Okina, Juana Uranga, Felisa Zubizarreta, Luzia Arregi, Felisa Arbulu, Nati Moreno, Primitiva Araolatza, Libe Bengoa, Jaione Bengoa, Leandro Azkoaga –Modesta Bidabururen semea–, Mari Tere Agiriano, Julene Iturbe, Sabina Dolara, Carmen Arrieta, Trini Ruiz de Alegria, Eugeni Langaran eta Felisa Murgizu dira dokumentaleko protagonistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak